Zortzi telebista euskaldun gehiago ikusi ahal izango dira gaurtik aurrera sarean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 22a, 20:13

Tokiko euskarazko toki telebisten elkarteak zortzi telebista euskaldunen albisteak jarri ditu guztion eskura Tokiko.tv webgune berriaren bitartez. Horrela, bertan makina bat bideo ikusteko parada izango da, beti creative commons lizentzia irekiaren pean. Dagoeneko ekimenean parte hartzen duten telebistak honakoak dira: Tolosaldeko 28 Kanala, Urolaldeko Erlo Telebista, Goierri Telebista, Deba Goieneko GoiTB, Busturialdea eta Lea Artibaiko Oizmendi Telebista, Bortziriak, Bertizarana eta Malerrekako Ttipi-Ttapa Telebista, Baztango Xaloa Telebista eta Topagunearen telebista digitala. Sarearen bidez, "lurralde oso murritza" zuten aipatu telebistek "mundu osorako" jauzia egin dute, Tokiko-ko kideen arabera. Gainera, etorkizunean beste telebista eta elkarteak batzea espero dute. Orain arte, lau baino ez ziren euskaraz Uribe Kosta eta Erandion ikus zitezkeen telebistak: ETB1, 1982tik telebista analogikoan ikusten dena; Ibaizabal Telebista, iazko apiriletik saretik emititzen duena; ETB3, iazko urriaren 10ean abiatu zena Lurralde Telebista Digitalaren bidez; eta aurten estreinatutako Hamaika Bilbo Telebista, LTD eta Euskaltel digitalaren bidez jarrai daitekeena.

Tokiko.tv-ren iragarki bideoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun