Bi gazte atxilotu dituzte Negurin larderiaz lapurreta egiten saiatu direlakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 22a, 20:28

Getxoko Udaltzaingoak bi gazte atxilotu zituen atzo, horietako bat adin txikikoa, larderia erabiliz lapurreta egiten saiatu zirelakoan. Bertako Poliziaren arabera, gertaera Neguriko Atxekolandeta kaleko begiratokiaren ondoan jazo zen. Bertsio horren aburuz, aipatu bi "gazteek beste adin txikiko bat hartu zuten, diru-zorroa eta telefono mugikorra lapurtzeko, eta, ondoren, itzuli egin zizkioten Udaltzaingoaren auto bat kale horretan zebilela ikustean". Udaltzainak biktimaren lagun batek ohartarazi zituen, eta egileak geldiarazi zituzten gertatutako lekutik metro gutxira. Adin txikikoa gurasoen esku utzi zuten eta adin nagusikoa, berriz, epailearen esku gelditu zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun