Egitaraua:
Uztailak 24, ostirala
18:30 Sambhu Teatro pailazoak.
19:30 Zaldi probak.
20:00 Bilbainadak Los Txikis taldearekin.
20:00 Pilota txapelketaren finalerdia. Bikoteak.
23:00 Kontzertua: Cruders talde lokala, Habeas Corpus eta Amaiur.
Uztailak 25, larunbata
17:00 Kadeteen txirrindularitza-lasterketa. Euskadiko Txapelketa.
17:30-19:30 Umeentzako herri kirolen tailerra: soka tira, txingak, lokotzak, zaku-lasterketa, harri-jasotzea eta gurpil-arrastatzea.
19:30 Umeentzako dantzaldia: Poco-Pico taldea "Bazen behin espazioa" emanaldiarekin.
23:00 Kontzertua: Trokolo talde lokala, Kop eta Joxpa.
Uztailak 26, igandea
12:00-14:00 Adin guztientzako jolas parkea.
12:00 Meza.
13:00 Nagusientzako hamaiketakoa. Simon Otxandategi dantza taldearen saioa.
17:00-20:00 Adin guztientzako jolas parkea.
19:00 Zaldi probak.
20:00 Sardina jana herrikoia, sagardoz bustita.
Ostiral honetan hasi eta igandera arte luzatuko dira Santa Ana jaiak izen bera daukan Berangoko auzoan. Gaueko kontzertuek garrantzi handia izaten dute aipatu festetan. Gaur bertan, Habeas Corpus talde madrildarra igoko da agertokira, aurretik Cruders talde lokala izango duela. Bihar, berriz, Kop talde katalanari helduko zaio txanda. Hori bai, eskualdeko Trokolok jo ostean. Kontzertuak bukatuta egun bietan izango da dantzaldia, Amaiur eta Joxpa taldeen eskutik, hurrenez hurren. Igandera helduta, Santa Ana egunean, ohiko ekitaldiak egingo dituzte Berangon: meza, nagusientzako hamaiketakoa, Simon Otxandategi dantza taldearen saioa, zaldi probak eta sardina jana, besteak beste.