Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 24a, 20:26
Dagoeneko jai giroa sumatzen da Gorlizko kaleetan. Izan ere, Eliz plazan pregoia irakurri eta txupina bota, 19:30ean, eta buruhandiak, erraldoiak, gaiteroak, dantzariak, trikitilariak, txarangak, koblakariak, fanfarreak, koadrilak eta festara batu nahi duen orok osaturiko jaitsiera nagusiarekin emango diete hasiera, gaur arratsaldean, Santiago jaiei. Gainera, aurretik elkarrekin bazkaltzeko elkartu dira gazte taldeak. Lau egunez, hau da, igandera arte, egongo da zertaz gozatu: nekazaritza azoka, bertso saioa, bigantxak, eskulangintza azoka, bakailao txapelketa... izango dira egunean zehar egongo diren ekitaldietako batzuk. Gauez, dantza egiteko aukera egongo da Momo (Queenen omenez), Akerbeltz, Joxpa eta beste hainbat taldeen eskutik. Argazkian, atzo Udako Euskararen Eguna ospatu zuten Gorlizen / © Gorliz.net.
Egitaraua:

Uztailak 24, ostirala

19:30 Eliz plazan, pregoia eta txupinazoa.
20:00 Taldeen jaitsiera nagusia, Itsasbide eta Eloisa Artaza kaleetatik.
21:30 Jaitsieraren sari-banaketa Eliz plazan.
22:30 XV. Habanera eta Euskal Polifonia Jaialdia, Iberrebarrin: Betiko Ametsa (Irun), Ingeniari Eskola (Bilbo) eta Lirain abesbatzak.
23:00 Disko gaua eta suzko zezena Eliz plazan.
00:30 Momo kontzertuan, Queenen omenez, Eliz plazan.

Uztailak 25, larunbata. Santiago Eguna

10:30 XXI. Nekazaritza Azoka, goiz osoan, fanfarreak girotuta. Jantzi baserritarrez!
11:00 Pala Txapelketa pilotalekuan.
11:00-13:00 Gorlizko toponimia lanen erakusketa udaletxean.
11:30 Ondalan taldearen kalejira.
Mezan Lirain abesbatzak kantatuko du.
12:00 Fanfarreak, mariachiek eta trikitilariek giroa piztuko dute. Eta Txu-txu trena 14:30ak arte.
12:00-13:30 Mozorro lehiaketa: izen-ematea Aratz dantza taldearen egoitzan (Iberrebarrin).
12:30 Ohorezko aurreskua eta Aratz taldearen dantzaldia.
19:00 XXIV. Mozorro lehiaketaren desfilea, Itsasbide kaletik behera.
20:00 Urris talderekin herri poteoa.
20:30 Bigantxak fanfarrearekin.
21:45 Mozorroen sari banaketa Eliz plazan.
23:00 Gaudantza: Akerbeltz.
23:00 Suzko zezena Eliz plazan.
23:30 Dolores San Juan & Mariatxi Tequileño Iberrebarrin.

Uztailak 26, igandea

11:00 XXII. Eskulangintza Azoka, egun osoan, umeentzako tailerrekin. Fanfarreak girotuko du.
11:00-13:00 Gorlizko toponimia lanen erakusketa udaletxean.
11:30 XXXI. Bakailao Txapelketa Estratakoetxe parkean (Eliza baino gorago). Barbakoak eta gas suteak, egurrik ez. Partaideek 20 euro jasoko dute. Saltsa ere bertan prestatu behar da derrigorrez.
12:00-14:30 Txu-txu trena kaleetatik.
13:30 Bakailaoaren sari banaketa.
17:00-20:30 Eskulangintza Azoka.
18:00 Play back txapelketa 13-16 urtekoentzat eta 17 urtetik gorakoentzat, Eliz plazan.
19:00 Umeentzako dantzaldia Iberrebarrin, Plis-Plasekin.
20:30 Bigantxak fanfarrearekin.
21:30 Play-back txapelketaren sari banaketa.
22:30 Nazioarteko Dantzaldia Iberrebarrin: Mari El (Errusia) eta Aratz (Euskal Herria) dantza taldeak.
23:00 Gaudantza Eliz Plazan: Joxpa.
23:00 Suzko zezena Eliz plazan.

Uztailak 27, astelehena

11:00-13:00 Gorlizko toponimia lanen erakusketa udaletxean.
11:00-15:00 Umeentzako parkea Iberrebarrin.
12:00 Play back txapelketa Eliz plazan (12 urte artekoena).
12:00-14:30 Txu-txu trena kaleetatik.
13:00 Nagusien luncha, Jubilatuen Etxean.
13:30 Play-back txapelketaren sari banaketa.
18:00 Herri kirolak taldeentzat eta edonorentzat Eliz plazan eta Estratakoetxe parkean.
19:30 II. Zortziko Lehiaketa, Iberrebarrin.
20:30 Bigantxak fanfarrearekin.
21:00 Bertso saioa Iberrebarrin: Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto eta Fredi Paya.
23:00 XXI. Karroza erakusketa lehiaketa, Ondarganetik Eliz plazaraino.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun