Zerbitzua hobetu eta Ereagako hondartza inguruen -Portu Zaharra, Kirol Portua...- eta Algortako erdigunearen artean dauden esparru eta zerbitzuak, publiko zein pribatuak, oinezkoentzat eskuragarriago egiteko asmoz, Maria Kristina parkea eta hareatza lotzeko igogailuaren ordutegia zabalagoa izango da udan. Uztailaren 29tik irailera arte izango da indarrean eta horren arabera igogailuaren zerbitzua 23:00etan itxiko da, igandea eta osteguna bitartean, eta 00:30ean ostiral, larunbat eta jaiegun bezperatako gauetan, baita San Inazio eta Portu Zaharreko jaietan ere. Zerbitzua 10:00etan zabalduko da. Argazkian, Ereagara jaisteko igogailua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!