Guardia Zibilak
Gaztesarea.net gazte agerkari digitalaren aurka abiatutako operazioa eta Iker Acero algortarraren, eta ustez Alberto Martinez Gutierrez den beste lagunaren atxiloketak salatzen ditugu UKBERRI Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkarteak, UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalak eta bertako langileok. Sarekada berri hau adierazpen askatasuna, euskara, euskal gazteria eta Euskal Herriaren aurkako eraso latza da, aurretik izandako multzo handiari batzen zaiona. "Egin", Egin Irratia, "Euskaldunon Egunkaria", "Ardi Beltza"... eta orain Gaztesarea. Argi dago herri honekiko konpromisoa duen kazetaritza ez duela maite Espainiako Estatuak. Bestalde, lagun eta lankide ditugun Gaztesareako kazetari, berriemaile, esatari, diseinugile, programatzaile, kide eta kolaboratzaile guztiei gure elkartasuna agertu nahi diegu, bereziki atxilotutako lagunei, eta gure lokala eta bitartekoak haien esku jartzen ditugu gazteon ahotsa mutu geldi ez dadin. Era berean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur, arratsaldeko 8etan Algortako Telletxe plazan deitutako mobilizazioarekin bat egiten dugu eta gure irakurleei bertan parte har dezaten eskatzen diegu. Irudian, Gaztesareako logotipoa eta guardia zibil bat Euskal Herriko Indymediaren artxiboko argazki batean.