Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzarrak 2009ko uztailaren 29an onetsitako adierazpen instituzional honen jakitun geratzea
ETA talde terroristak, gaur, uztailak 29, asteazkena, Burgosko guardia zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatua dela eta, Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hurrengoa adostu du:
1.- Atentatu doilor hau kondenatu eta gaitzestea, eta haien helburuak erdiesteko pertsonen bizitza gutxietsiz indarkeria eta terrorismoa erabiltzen dituztenak erabat arbuiatzea.
2.- Atentatu honetan kaltetutakoei elkartasuna eta hurbiltasuna adieraztea eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak eta Ertzaintza babestea terrorismoaren aurkako borrokan.
3.- ETAri behin betiko eta berehala desagertzeko eskakizuna helarazi nahi diogu, era horretan euskal gizartearen erabateko gehiengoaren borondatea errespetatuz.
4. Une honetan, inoiz baino gehiago, askatasunean eta demokrazian oinarritutako bideak estimatu eta gorestea, ETAren jarduna mespretxatuz.
5.- Zuzenbide estatuak dituen baliabideetatik, batasun demokratikotik eta oinarrizko eskubideen defentsa eta errespetutik, denok terrorismoari zilegitasun politiko eta soziala kentzeko eta behin betiko garaitzeko lan egin dezagun dei egitea.