Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, 700 bat lagun batu da gaur iluntzean Algortan,
Gaztesarea gazte komunikabidearen aurkako sarekadan atxilotutako Iker Acero, Alberto Martinez eta Arkaitz Artolaren askatasuna aldarrikatzeko. Era berean, dozenaka lagunek "Gaztesarea aurrera!" lelopeko kartelak erakutsi dituzte agerkari euskaldunari sostengua emateko asmoz.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez (mp3), Gaztesareko kideei ez diete inkomunikazioa ezarri eta etzi, ostiralean, epailearengandik igaroko direla aurreikusita dago. Gainera, hainbat komunikabidek Gaztesareak ETAren bonoak saltzen zituela argitaratu izana deitoratu dute, "toxikaziotzat" joz. Bestalde, Ertzaintzak gaur manifestazioa egiteko jarritako debekua salatu du AMMk, baita ordu batez elkarretaratzea atzeratzeko agindua ere. Dena den, bihar ere elkarretaratzea eta manifestazioa burutuko dute, 21:00etan, Algortako Telletxe plazatik abiatuta.
Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen.