[
Gaztesarea.net] Hemen gaude! Gaur goizean gazte mugimenduaren zerbitzura eraikitako komunikazio proiektuaren aurka Guardia Zibilak burutu duen erasoa salatu nahi dugu. Lehenik eta behin atxilotuak izan diren gazteei eta senitartekoei gure elkartasunik beroena helarazi nahi diegu. Esan bezala, eraso hau gazte mugimenduaren eta adierazpen askatasunaren aurkako eraso bat gehiago izan da; gure herrian antolatzen diren irrati libre, gazte asanblada, gaztetxe, ikasle eta abarren ahotsa den tresnaren aurkako oldarraldia da hau. Sistemaren aurka antolatzen den gazteriaren kontrako erasoa izanik, dei egin nahi diogu kolektibo honi bide horretan jarraitzeko eta honelako ekimen eta alternatiba gehiago eraikitzen jarraitzeko. Horregatik guztion indarrak batzekoa unea da. Azkenik indar metaketa hori gure eguneroko lanarekin jarraituz lortuko dugu eta bidenabar gazte eta eragile guztion atxikimendua eskatu nahi dugu gazteahotsa.wordpress.com helbidean (laster abian) sartuta.
Gaztesarea, 2009ko uztailaren 29an, Andoainen