Euskadiko Gazteriaren Kontseilua: "berriro ere, ETA okertu egin da"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 30a, 17:28

Gaur, 2009ko Uztailaren 30ean Calvian (Illes Balears), gertaturiko ekintza biolentoaren aurrean, non bi guardia zibil erail dituzten, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, EAEko milaka gazte elkartuen erreferentziazko plataforma gisa, bere gaitzespenik garbiena azaldu nahi du eta baita hildakoen familiari elkartasuna bidali. Halaber, zera adierazi nahi dio gizarteari: berriro ere, ETA okertu egin da. Euskal gizartean oinarritutako eta herritar gehiengoek aldarrikatutako prozesua oztopatu dute berriro, euskal gizarteak hainbatetan azaldutako biolentziaren aurkako deiadarrari ez entzunarena eginez. Euskal herritarren borondatearen onartzea aldarrikatu nahi dugu, inolako atentatu, koakzio, txantaia eta mugiezinkortasun politikoetatik urrun. Elkarrizketa, gatazkei konponbidea aurkitzeko bitarteko gisa indartu behar dela uste dugu. Argazkian, guardia zibilak Algortan.

Amaitzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, talde eta elkarte anitzen minimoak eta planteamenduak bilduko dituen ahotsa soziala egituratzeko hartu dugun konpromisoa adierazi eta ezagutarazi nahi dugu. Ahots argi eta irmoa, bakearen eta adiskidetzearen bilaketa honetan bideak irekitzen lagunduko duena. Azkenik, euskal gazte guztiei deitutako kontzentrazio ezberdinetan parte hartzeko deia luzatzen diegu.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun