Algortako San Inazioetan, Itzubaltzeta / Romoko jaietan eta Algortako Portu zaharreko festetan txosnak jartzeko Getxoko Udalak ematen dituen baimenen kopurua ia erdira jaitsi du aurten. Izan ere, iaz 22 baimen eman zituen, eta aurten 14, 8 gutxiago. Orain ospatzen ari diren Algortako San Inazioetan, 9 baimen beharrean, bost baino ez ditu eman Udalak, Ungari Mendi Taldea eta Beti Kalean gazte elkartearen eskaerak iaz ordutegiak bete ez zituztelakoan baztertuta. Era berean, Getxo Saskibaloia eta Igeriketa Taldea banaketaren kanpo utzi ditu Udalak, eskaera beranduegi aurkeztu zutelakoan. Bestalde, Bizkerrek uko egin dio alkoholik gabeko txosnari ohiko Tangora etxetik Telletxera eraman behar zuela. Itzubaltzeta / Romon ere, Herri Norte Taldea eta Itzubaltzeta gaztetxeari uko egin diete txosna, Udal Elkarteen Erregistroan izen-emanda ez egoteagatik. Gauza bera gertatu zaie Erromoko Hintxak, Branka, Bereterretx eta Euskalkiz Euskalki taldeei, kasu honetan ordutegien aitzakiaren pean. Areetako Raspas arraun taldeak, berriz, uko egin dio txosnari. Azkenik, Portu Zaharrean, Koska irratia, Bilgune Feminista eta gazte elkarteak txosna barik utzi dituzte, ordutegiengatik. Argazkian, gazte koadrila bat Paella Egunean, Algortan txosnekin gertatutakoa salatzen.