Iazko koadrila irabazlea den Subeitzak taldearen gospel doinuek abiatuta, Algortako koadrilek ohiko jaitsiera burutu zuten atzo herriko kale garrantzitsunetatik. Espaloiak eta inguruak jendez lepo zeudela, umorea, kantuak, koreografia eta aldarrikapenak uztartu zituzten gazte algortarrek. Horrela, talde guztiak batu zituen aldarrikapena
txosnen ukapenekin bukatzekoa izan zen, koadrilek erabaki horietaz Koldo Iturbe Kultur eta Kirol zinegotziari ardura leporatu ziotela. Gazte txosnen gaiarekin ere telesariketa antolatu zuenik ere izan zen. Horretaz gain, Michael Jackson bizitzara ekarri zuten berriz hainbat koadrilek eta "Grease" filmaren bi bertsio ikusi ahal izan genuen, yankia eta euskalduna. Bestalde, kalitate handiko mozorroak izan ziren, baita denbora luzez entseiatutako koreografiak. Baina, azken orduko ezusteak ere bai: izorratu ziren musika ekipoak, taldekide gehiegi agertzeagatik mozorroak erdibitu behar izatea edo, pottokien buztanen desagerpen misteriotsua.
Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen.