Algorta eta Itzubaltzetako jaiak direla eta hurrengo egunotan motelago ibiliko da UKBERRI.NET

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 30a, 23:03
Atzo, asteazkenarekin hasi eta larunbatean amaituko diren Algortako San Inazio jaietan murgilduta dago zeharo UKBERRI.NET. Izan ere, Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital hau Algortako Jai Batzordearen kide da. Hain zuzen, horrek sortutako konpromisoak zein festa horietan digital hau mantendu ahal izateko txosna jartzeak eragindako lanak direla eta, albistegi digital euskaldunaren jarioa motelagoa izango da egun hauetan eta, horregatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Hala ere, horrek ez du esan nahi elkar ikusiko ez dugunik. Txosnagunera hurbiltzea besterik ez duzue horretarako. Beraz, Algortako jaietan elkarrekin izango garelakoan, ondo pasa! Bestalde, gogoratzen dizuegu komunikazio proiektu hau lagundu nahi baduzu, aukera daukazuela bai bazkide eta laguntzaile egiteko zein txosnan laguntzeko. Azken horretarako prest bazaudete, bidaliguzue mezu bat posta elektroniko honetara: ukberrinet[abildua]ukberri.net. Era berean, Algortako jaien ostean Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetakoak abiatuko dira eta gure langileon ohiturari jarraituz, horiek amaituta udako oporrak hartuko ditugu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun