Xabier Oleaga Erandioko semea, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean "Euskaldunon Egunkaria"-ren inguruko auziagatik.
Berria.info-k zabaldu duenez, pasa den ekainaren 23an izandako auzi saioan, defentsak eta fiskalak auzia behin betiko ixtea eskatu zuten, baina salak baztertu egin ditu eskaera horiek. Xabier Alegria eta Pello Zubiria auzitik kanpo utzi ditu, arrazoi desberdinengatik. AVTk 14na urteko zigorra eskatu du bost akusatuentzat.2003ko otsailaren 20an itxi zuen "Euskaldunon Egunkaria" Guardia Zibilak, Juan del Olmo epailearen aginduz. Bost atxilotuk torturak eta tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten, baina salaketak artxibatuta daude. Auzipetuek hedabideen aurrean agerraldia egingo dute bihar, 11:30etik aurrera, eta Berria.infok zuzenean emango du. Argazkian, Xabier Oleaga /
Egunkariaren alde elkartea.