Baina hori ez da gaurko zita bakarra. Goizeko 10:30ean, Gaztesareak prentsaurrekoa emango du Bilbon, Mallonako eskaileretan. Bertan, abuztuaren 7an Donostian egingo den manifestazioaren berri emango dute. Bitartean, Algortan, goizeko 9etatik 13:00etara arte, presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute Telletxe, Getxoko Txirrindularitza Zirkuitoaren aurrean. Larunbatean, berriz, Etxeraten ohiko errepideetako mobilizaziora joateko autobusa jarri du AAMk, ondoren, herri bazkaria egiteko Txiki eta Otaegi plazan, 15:00ak aldera. Azkenik, 21:30ean kalejira egingo dute Amnistia tabernatik. Bestalde, erakunde antierrepresiboak salatu duenez,, asteazkenean 19:00etan Ertzaintza txosnagunean sartu eta hainbat pankarta kendu zituen.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Gaztesareari elkartasuna:
Gaztesareari eta Gaztesareako lagunei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Amnistiaren Aldeko Mugimendutik. Euskal Herriak bizi duen errepresioari eta espetxeetan ematen diren basakeriei beti lekua egin dien komunikabidea da Gaztesarea, eta zentzu horretan beraien lana eskertzekoa eta beharrezkoa dela uste dugu egunero errepresioaren aurka eta euskal preso politikoen alde lanean gabiltzanok.
Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoeraren baitan kokatzen dugu gaurko operazioa, eta beste behin ere komunikabide izan da Guardia Zibilaren jomugan ezarri dutena. Adierazpen askatasunaren eta oinarrizko askatasun demokratikoen aurkako erasoa izaten ari da gaurko operazioa.
Gure aldetik eraso berri honi erantzuteko deia luzatzen diegu herritarrei.