Gaztesarearen aurkako operazioan atxilotutako Iker Acero, Alberto Martinez eta Arkaitz Artola kalera irten dira Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bidez jakinarazi duenez, atxilotuak goizeko 10:00etan epaitegira eraman badituzte ere, "luze jo du deklaratzeko diligentziak". Fernando Andreu epaileak auziperatuak eta fiskala entzun ondoren aske utzi ditu, fidantza bana eta hamabostean behin sinatzera joateko agindua ezarrita,
auto honetan (pdf) irakur daitekeenez. Fiskalak Acero eta Martinezentzak baldintzarik gabeko espetxe zigorra eskatu du, ETArekin kolaboratzea egotzita. Artolarentzat, berriz, baldintzapeko askatasuna ezartzeko esan du. Guardia zibilen aurrean deklaratzeari uko egin zioten atzo atxilotuek. Guardia Zibilen eskuetan egon direnean tratua zuzena izan dela adierazi dute.
Gaur, 21:00etan harrera egingo diote Iker Acerori Algortako Amnistia tabernan.
Europa Press-en arabera, Gaztesarea.net gazte komunikabidea dagoeneko itxi egin du epaileak, baina UKBERRI.NETek egiaztatu duenez oraingoz atari euskalduna sarean jarraitzen du. Argazkian, Iker Acero surflari ezaguna da /
Etengabe.