Bihar, igandearekin, kortsarioek, itsas-lapurrek eta piratek Plentziako hiri-bildua bereganatuko dute bigarren urtez. Izan ere,
Korsaria estropada eta jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko dute bihar, Plentzian itsas-lapurren historia ezezagunak bazterrean geldi ez daitezen. Bajoelagua Factory taldeak iaz abiatutako Matxin pirataren kondaira berria aitzakiatzat hartuta, plentziarrak goizeko 11:30etik aurrera itsasoratuko dira Arkoteren arrapaletik. Dagoeneko, webgunearen bitartez, 100 bat itsasmutil eta itsasneska engaiatu da eskifaiaren batean, iaz baino hogei bat gehiago. Bihar ere, piratez mozorrotutakoek bere txalupa eramaten edo alokairukoak bukatu arte, Plentziako itsasadarreko Herri Jaitsieran izena emateko aukera izango da 10:30etik aurrera. Lehorretik ikuskizun ederra izango da ordu t'erdiz. Gainera, ondoren, hainbat jolas egingo dituzte sariak banatu aurretik. gainera, iazko ohiturari jarraituz, itsaslapurrek hiri-bildutik tabernaz taberna arituko dira arrandiaz eta altxorra xahutuz. Argazkian, iazko edizioaren irudi bat. / ©
Bajoelagua Factory.