Iker Acerori egindako harreraren bideoa ikusgai jarri du Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abu. 2a, 00:23
Gaztesarea gazte komunikabide euskaldunaren aurkako sarekadan atxilotu eta fidantzapean aske utzi ondoren Iker Acero surflari algortarrari atzo egindako harrera entzun eta ikusi egin ahal izango dute bertan egon ez zirenek. Izan ere, Koska irratiak, Uribe Kosta eta Erandioko irrati librea, ekitaldiari buruzko bideoa sareratu du Euskaltube.com webgunean. Bertan, zazpi minutuko erreportaje batean Aceroren etorrera, ehunaka auzokideen maitasun eta elkartasun adierazpenak eta Andoni Egaña eta Algortako Bertsolari Eskolako hainbat kidek botatako bertsoak ikus daitezke. Horretaz gain, argazki gehiago hemen daude ikusgai.
Koska irratiaren bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun