Villabonako alkateordea "Ertzaintzaren errepresioak" hil duela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abu. 2a, 01:09
Remi Aiestaran 27 urteko Villabonako alkateorde independentista eta Bai Euskal Herriari taldeko kidea atzo hil zen, bihotzeko batek jota, ertzainekin eztabaidatu ondoren. Koska irratiaGara.net-ek jaso duenez, "Remi Ertzaintzaren errpresioak hil" duela salatu dute Aiestararen lagunak, senideak eta udal batzarkideak diren hainbat lekukok. Izan ere, azaldu dutenez, Villabona jaietan zela, 20:00ak aldera, hileko azken ostiraleko ohiko presoen aldeko elkarretaratzea deituta zegoen plazan, baina Auzitegi Nazionalaren debekua zela eta bertan behera utzia zen. Dena den, ertzain ugari bertaratu zen plazan eta Aiestaranek azaldu zien zelan mobilizazioarik ez zen izango eta alde egiteko eskatu zien. Ertzainak, baina, ondoko plazatxo batera abiatu ziren, kontzertua eta txosna bertan zirela. Alkateordeak behin eta berriro eskatu zien herria uzteko, protestarik ez baitzen egongo. Orduan, salatu dutenez, kontzertuan aritzen zen taldearen inguruan galderak egiten hasi zitzaion Remiri, eta berarekiko jarrera oldarkorra erakutsi ei zuen ertzain-buruak. Handik aldenduta, ondoezik jarri zen eta konortea galdu zuen. Senideek eta osasun langileek bere senera ekartzen saiatu ziren eta Tolosako klinikara eraman zuten. Bertan, hil zen "aortan aneurisma" izanda. Atzo bertan, jaiak bertan behera utzi eta manifestazioa burutu zuten. Bihar, berriz, nazio manifestazioa deitu dute 18:00etarako Villabonan, Aiestaranen heriotzaren "arduradun politiko argiak" Rodolfo Ares eta Patxi Lopez direla esanez. Argibide gehiagorako, irakurri Aiurri.com.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun