Iñaki Urkiza zinegotzi getxoztarra hil egin da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abu. 10a, 23:22
Alternatiba alderdiak bere bitakoran baieztatu duenez, gaur bertan zendu da Iñaki Urkiza zinegotzi getxoztarra, gaixotasun azkar baten ondorioz. Getxoko Ezker Batuko bozeramaile lanetan sei urte eman ondoren, maiatzaren 29ko udal batzarrean jakinarazi zuten Urkiza Alternatiba alderdira pasa eta berarekin batera jesarlekua eramango zuela. Hala ere, dagoeneko minbiziak jota zegoen gizona eta ez zuen osoko bilkurara aurkezterik izan. Urkizak 41 urte zituen. 2003 eta 2007 urteen arteko agintaldian Etxebizitza zinegotzia izan zen, Ezker Batuak EAJ eta EArekin batera egindako hirukoan. Argazkian, Iñaki Urkiza pasa den urtarrilaren 13an emandako prentsaurrekoan, oraindik EBren ordezkaria zela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun