Egoera dela eta, Algortako gazte mugimenduak udaletxearen txosna banatzeko irizpide ideologikoak zein autoritarismoa salatu nahi ditu, bereziki Koldo Iturberen jarrera alderdikoia eta faxista. Horrekin batera, gure konpromisoa berrestu nahi dugu, jai herrikoien alde lanean jarraitzeko eta gure ekimenekin aurrera egiteko. Jai hauetan zehar gure salaketa kaleetan presente egongo da, ozenki eta argi esateko nahikoa da!
Gora herri mugimendua!
Txosna eskubidea guztiontzat!
Abuztuak 12, asteazkena, Getxoko Udalaren polizia munizipalak txosna gunera sartu eta Algortako gazteok eraikitako txosna desmuntatu eta eraman dute. Egoera hau Getxoko Udalaren jai-politikak eta Kultur saileko zinegotzia den Koldo Iturbek sortutako egoera da. Izan ere, aurten inoiz baino gehiago bere jarrera autoritario eta inposatzailea erakutsi du eta herriko lau kolektibo txosna barik laga ditu. Kolektibo hauek urteetan zehar jai hauen batzordean eskainitako konpromiso eta lanaren aurrean Udalaren politika ideologikoa gailendu eta herri mugimendua txosna barik utzi du. Egoera zital honen aurrean, Algortako gazte mugimenduak bere ekinbidearekin aurrera jarraitzeko asmoa agertu eta txosna eraikitzeari ekin dio. Udalak gazteon erantzuna ezin onartu eta bere morroiak bidali ditu gazte txosna eraistera. Argazkian, gazteak Portu Zaharrean udal langileek txosna desmuntatu ostean.