Gazteen txosna muntatzeko bigarren saiakera zapuztu du Getxoko Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abu. 12a, 19:01
Arratsaldeko ordu biak aldera, gazteen txosna muntatzeko estruktura zeraman kamioia gelditu du Algortako Portu Zaharrerako sarreran, La Ola jatetxe parean, Getxoko Udaltzaingoak. Ardo kutxak ere zeramatzaten ibilgailuan eta, barruan zer zegoen galdetuta, hori berau esan diete tokiko poliziei. Hala ere, kamioia miatu egin dute udaltzainek, Getxoko Udalak aginduta, txosna estrukturak pasatzerik ezin zutela utzi argudiatuta. Antza, ibilgailu guztiei eskatzen ari zaizkie Portu Zaharrean sartu ahal izateko benetakotze-agiri berezia. Kamioia minutu batzuk geldirik izan ostean, ardo kutxak baino ez diete deskargatzen utzi gazteei udaltzainek, txosnak dauden zabalgunean, uneoro euren zaintzapean. Argazkian, kamioia geldirik La Ola parean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun