Sonia Polo Sopelako alaba eta Bilbon hainbat urte bizi ondoren aurtengo Aste Nagusiko txupinera denari heriotza mehatxua egin diotela salatu dute Bilboko Konpartsek eta LABek. Izan ere,
Berria.info-k jakinarazi duenez, atzo egunkari batetik ebakitako Poloren argazkia eta 9mmko kalibreko parabellum bala bat zeraman gutun bat jaso zuten Bilboko Udalean. "Jaietako Buruari" zuzendutako mehatxu eskutitza zen eta kasua ikertzen ari dira, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Konpartsek eta sindikatuak berriz argi daukate gertatutakoa eta Sergio Polo ETAko kidearen arreba izateagatik
Sonia Poloren aurkako kanpaina egin zuten PP eta PSE-EEri zein haien jarraitzaileei mehatxuaren ardura leporatu diete ". Haien ustez, "jai giroa kakaztu nahi dute eta atentzioa beste gai batzuetara bideratu". Horren ordez, Aste Nagusia "konfrontazio politikorako" erabiltzeari uzteko eskatu diete alderdi konstituzionaleei. Bestalde, "Elkartasun osoa" adierazi diote Sonia Polori, eta "eraso faxista hauek guztiz baztertu" dituzte. Gainera, Polo babesteko elkarretaratzea deitu dute etzi, ostirala, eguerdiko 12etan Arriaga antzokiaren aurrean. Argazkian, Bilboko Konpartsen ordezkariak eta txupinera izandakoak Poloren aldeko aurreko prentsaurreko batean /
© Txinbotarrak.org.