Bizkaiko gazteen jaialdi alternatiboa hartuko du etzi Plentziako hondartzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abu. 12a, 23:05
Euskal Herriko Gazte Mugimenduak abiatutako "Ekin dezagun batera! Bota hordagoa sistemari!" lelopeko dinamikari jarraikiz, eta elkarrekin bat egiteko asmoz jai alternatiboa prestatu dute ostiral honetarako Bizkaiko gazteek. Horretarako, Plentziako hondartzan jarri dute hitzordua, arratsaldeko 7etatik aurrera. Bertan, bideo emanaldia, parrillada eta "hainbat sorpresa" prestatu dituzte antolatzaileek. Izan ere, Bizkaiko Gazte Mugimenduaren esanetan, "udak aurrera darrai eta gazte mugimenduak 'Bota hordagoa sistemari! Ekin dezagun batera!' lelopean abiatutako dinamika berriaren baitan bira txikia egingo du hainbat herritan. Bariku honetan, abuztuak 14, batuko gara gazte bizkaitarrak Plentziako hondartzan arratseko 19etan. Gazte!! Abuztuaren 14an Plentzian dugu elkargune. Bota hordagoa sistemari! Topatu gaitezen! Argazkian, Letaman gaztetxean egindako aurkezpena / Gaztesarea.
"Ekin dezagun batera! dinamikako aurkezpena:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun