Ertzaintzak 19 eta 22 urteko bi mutil atxilotu ditu gaur goizaldean, ustez Getxo udalerriko Neguri herriko etxebizitza batean lapurtzen saiatu ondoren. Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, gertaerak goizaldeko bostak aldera gertatu dira. Ordu horretan, ertzainek egiaztatu ei dutenez, bi pertsona etxebizitza bateko bigarren solairuraino igo eta leihoa puskatzen saiatu dira bertako jabeak atzeman dituenean. Une horretan egileek bertatik presaka ihes egin dute. Polizia autonomikoaren zenbait patruila-autok egileak aurkitzeko dispositibo batean parte hartu du. "Lekuko batzuen laguntzarekin" 19 eta 22 urteko bi gizon identifikatzea eta aurkitzea "lortu" ei dute poliziek. Atxilotuetariko batek delitu aurrekariak zituen. Agenteek bera eta beste gaztea eraman dituzte lapurreta saioaren ustezko egileak izateagatik.