Azken urteotako txupinazorik jendetsuenean (bideoa) parte hartu eta Aste Nagusia den eromen kolektiboan erori baino ordu batzuk lehenago "bai bilbotarra, bai sopeloztarra" den Sonia Polo aurtengo Aste Nagusiko txupinerak
elkarrizketa (mp3) egiteko hartu gaitu. UKBERRI.NETen eta Koska irratian hamaika ikusteko jaioak garenez, Eguzkizaleen kideak txosna barrura gonbidatu gaitu, itzalpera, eguzkitik eta berotasunetik ihesi. Umoretsu, konpartsakideen bizitzaz, txupineraren agenda estuaz, zezenketaz, ekologiaz eta, batez ere, orain dela hogei urte maitemindu zuen hiriaren bizitasunaz eta jai eredu herrikoi eta parte hartzaileaz mintzo zaigu. Intimitatea gorde gurean ez digu anekdotarik kontatu baina guk beste iturrietan edandakoak azaldu dizkiogu. Kontu ilunak ere aipagai izan ditu, bere iritziz PPk eta PSE-EEk bere aurka egindako kanpainaren "benetako helburua jai herrikoien ereduarekin" amaitzea dela tarteko. Horren aurrean agertu diren guztiei bere ezker ona azaldu die. Bestalde, "galduren bat baldin badago Aste Nagusia ezagutzen ez duena, etortzeko eta murgiltzeko" deia eta gonbitea bota ditu.
Elkarrizketa osoa (mp3) entzuteko sakatu hemen.