Bihar abiatuko dira San Bartolomeko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abu. 20a, 20:26
Itzubaltzeta / Romo eta Pinueta zein Santimami jaien ostean, Leioako udalerriak festari ekingo dio berriro ere, San Bartolomeko auzoan. Ostiraletik eta astelehenera arte ekitaldi franko izango dute gozagarri bertako auzokideek zein bisitariek. Parrandan aise ibiltzeko ez dira faltako musika, kale animazioa, lehiaketak, ekimen herrikoiak zein sabela betetzekoak. Ohikoa den legez bertako koadrilek izango dira jaietako protagonistak. Txupina bihar, ostirala, arratsaldeko 7etan jaurtiko dute, koadrilen mozorro desfileari paso emateko. Lehenengo eguna sardina jana, koadrilen proba eta Trikizioren erromeriarekin osatuko da. Larunbata, berriz, egun gastronomikoa izango da, indabada herrikoia eta tortilla txapelketa direla medio. Horrezaz gain, euskal jantzien txapelketa, nekazaritza azoka, kale animazioa, idi probak, musa, Egan-en kontzertua eta koadrilen probak izango dira. Igandean, marmitakoa izango da ekitaldi nagusi eta igandean, San Bartolome egunarekin batera, umeen jolasak. Argazkian, ondo pasatzeko gogoak ez dira falta izaten San Bartolomen, 2007ko Txitxiburruntzi Egunean kasu.
San Bartolomeko jaien egitaraua:

Barikua 21

19:00- Txupin eta jaien hasiera.
20:30- Koadrilen mozorro desfilea plazan.
“GURETZAT” fanfarrearekin.
21:30- Guztiontzako sardinada.
00:00- Gau-jaia TRIKIZIO taldearekin.
Atsedenaldian koadrilen arteko froga.

Zapatua 22

Goizean zehar Euskal Jantzien txapelketa.
San Bartolomeko IX. Nekazal Azoka.
Kale Animazio mundiala.

14:30- I. Indabada herrikoia
17:00- San Bartolomeko IV. Mus txapelketa.
18:00- Idi probak
20:30- IV. Tortila txapelketa.
21:30- Tortilen aurkezpena.
22:30- Tortila txapelketako sari banaketa.
00:00- Gau –jaia EGAN taldearekin
Atsedenaldian koadrilen arteko froga.

Domeka 23

Puzgarriak eta herri kirol tailerra

11:00 - Marmitako txapelketarako izen ematearen amaiera.
Trikitilariak goiz osoan zehar.
13:30- Marmitako kazolen aurkezpena.
17:00- San Bartolomeko IV. Mus txapelketa.
18:00- Idi probak
20:00- Marmitako eta Koadrilen arteko txapelketen sari banaketa.
00:00- Disko-festa
Atsedenaldian koadrilen arteko froga.

Astelehena 24- SAN BARTOLOME

Puzgarriak
12:00- Meza Santua eta ohorezko aurreskua.
13:00- Gure nagusientzako luntxa.
13:30- Umeentzako Margo Lehiaketa.
17:30- Umeentzako Herri Kirol tailerra.
20:00- Txokolatada
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun