Altzaga eztandaraziko dute etzitik aurrera San Agustin jaiek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abu. 24a, 21:58
"Lunes i martes ezin egon artez" dioen esaera zaharrari kasu eginez, Bilboko Aste Nagusiko ajea kentzeko aukera eman diete parrandazale erandioztarrei. Gauzak horrela, etzi, asteazkenarekin, abiatuko dituzte Altzaga auzoko San Agustin jaiak. Lehenengo hitzordua 12etan jarri dute, auzokide guztiak pregoia eta txupinazora 13:00etan puntual hel daitezen. Umeek, berriz, arratsaldean gozatuko dute ohiko txupinazo txikiaz. Lehenengo eguna osatzeko, koadrilen jaitsiera, Erandiko emakumeen elkarteak antolatutako Sahararen aldeko txokolatada, erraldoiak, kale animazioa, kantagunea, parrillada, mariatxia, play back txapelketa, suzko zezena, diskoteka, kontzertua eta txosnen (aurten Altzagako kiroldegi atzean egongo dira, metro alboko zabalgunean obretan baitabiltza) eta tabernen giroa izango dira aukeran. Osteguna, berriz, Ibaizabalen gora eta behera ibiltzeari ekingo diote, kayak, kukaña, bodyboard edota itsasadarreko jolasei esker. Horrezaz gain, tortilla txapelketa, gala afaria edo DJ Bull-en emanaldia izango dira, besteak beste. Egun handia ostiralarekin etorriko da eta bertan, 13:45ean "Gora Altzaga" kanta aurkeztuko dute. Gauean Obrint Pas eta Itziarren Semeak taldeek joko dute txosnetan, udaletxe plazan Kepa Junkera arituko den bitartean. Larunbatean, berriz, gazteen eguna izango da, Erandioko Gazte Asanbladaren eskutik. Egun horretan, Zpeiz Mukaki Zuberoako ez ohiko dantza taldearen emanaldia ezinbestekotzat jo daiteke. 86 ekimenei bukaera emateko igandean suzko zezenarekin amaituko dira aurtengo jaiak. Argazkian, Obrint Pas taldeak iaz Ikasle Egunean Erandion emandako kontzertuaren irudi bat / cc-by-nc-sa Saioa Cabañas - Gauilunak.
San Agustin jaien egitaraua:

Abuztuak 26, asteazkena
-12:00etan, koadrilen lehiaketarako izen-ematea udaletxeko arkupeetan.
- 12:55ean, zapi txapelketaren sari banaketa udaletxe plazan.
- 13:00etan, Pregoia eta txupinazoa, udaletxeko balkoitik.
- 13:30ean, erraldoien konpartsa eta Axdrubal kale animazioa.
- 17:00etan, txupinazo txiki, udaletxe plazan.
- 17:30ean, Saharako umeen omenezko txokolatada mundiala, Erandioko Emakumeen Elkartearen eskutik.
- 18:30ean, kale animazioa Axdrubalekin.
- 19:00etan, koadrilen jaitsiera, Txorrillotik. Puntuagarria.
- 20:00etan, kantagunea, La Plaza tabernatik hasita.
- 20:30ean, koadrila jaitsieraren sari banaketa.
- 21:00etan, parrillada txosnetan.
- 21:00etan, El Charro mariatxia, udaletxe plazan.
- 22:30ean, playback txapelketa, udaletxe plazan.
- 22:30ean, kontzertua txosnetan, La Gripe, Puro Chile, Repuesto eta 6 Cafes taldeekin.
- 23:30ean, suzko zenena, udaletxe plazan.
- 00:00etan, diskoteka, udaletxe plazan.

Abuztuak 27, osteguna, itsasadarraren eguna
- 10:00etan, diana.
- 11:00etan, zinta lasterketa, udaletxe plazan.
- 12:00etan, estropada kayaz, itsasadarrean, puntuagarria.
- 12:00etan, tortilla lehiaketa, itsasadarrean, puntuagarria.
- 13:00etan, jubilatuentzako luncha, azoka zaharrean.
- 13:30ean, tortillen aurkezpena.
- 16:00etan, jolasak itsasadarrean: "Txino Kudeiro", pilotak, koltxonetak...
- 16:30ean, Bodyboard lehorrean II. txapelketa, puntuagarria.
- 18:00etan, Korri, Xalto ta Brinko pailazoak, udaletxe plazan.
- 18:00etan, erraldoien konpartsa kaletik kale, azoka zaharrean hasita.
- 19:00etan, kukaña, puntuagarria.
- 19:30ean, dantza latinoaren lehiaketa, udaletxe plazan.
- 20:00etan, dantza txokoa txosnetan (Larrain dantza).
- 21:30ean, gala afaria, azoka zaharrean.
- 23:00etan, berbena Arizgoiti taldearekin, udaletxe plazan.
- 00:00etan, DJ Bull txosnetan.

Abuztuak 28, ostirala, San Agustin
- 10:00etan, diana.
- 10:00etan, putxera lehiaketa Obieta kalean.
- 12:00etan, umeentzako puzgarriak eta bitsa festa, Europa plazan, 14:00ak arte.
- 12:00etan, meza nagusia.
- 13:00etan, Mendibaiarte otxotea.
- 13:00etan, ohorezko aurreskua eta Erandioko Musika Bandaren emanaldia.
- 13:45ean, "Gora Altzaga" kantaren aurkezpena, Indarra taldearen eta Erandioko Musika Bandaren eskutik.
- 15:00etan, herri bazkaria udaletxe plazan.
- 16:00etan, motorra txikien lasterketa, polikiroldegiaren atzean.
- 17:00etan, umeentzako puzgarriak, Europa plazan, 20:00ak arte.
- 18:00etan, haur mozorroen lehiaketa, Europa plazan.
- 18:00etan, euskal dantzak Uztargiren eskutik, udaletxe plazan.
- 19:00etan, kale animazioa Axdrubalen eskutik.
- 19:00etan, harrizulatzaileak Lutxana Arraun Taldeko txosnan.
- 19:30ean, euskal plaza dantzak Erdizka Lauetan taldearekin, udaletxe plazan.
- 20:00etan, txorizo jana udaletxe plazan, Erandioko Dendari Taldearen eskutik..
- 22:30ean, su artifizialak Ategorritik..
- 23:00etan, Viticusen kontzertua, Kepa Junkeraren laguntzarekin, udaletxe plazan.
- 00:00etan, Obrint Pas eta Itziarren Semeen kontzertua txosnetan.
- 00:00etan, sexu gaua, txosnetan.

Abuztuak 29, larunbata, Gazte Eguna
- 10:00etan, diana.
- 10:00etan, bakailao txapelketa udaletxe plazan.
- 10:30ean, Mini-Fosoren San Agustin Saria, Akarlandan.
- 12:00etan, haur piñata, Europa plazan.
- 12:00etan, umeentzako puzgarriak, Europa plazan, 14:00ak arte.
- 13:00etan, kale animazioa fanfarrearekin.
- 13:00etan, aerobithon txosnetan, puntuagarria.
- 15:00etan, gazte bazkaria txosnetan.
- 17:00etan, umeentzako puzgarriak, Europa plazan, 20:00ak arte.
- 17:00etan, "ahal bezala jantzi zaitez" proba, txosnetan, puntuagarria.
- 18:00etan, idi probak, Desanexio kalean..
- 18:00etan, erraldoien konpartsa azoka zaharrean hasita.
- 18:30ean, Zpeiz Mukaki Zuberoako dantza talde ez ohikoaren emanaldia, txosnetan.
- 18:30ean, aurresku txapelketa, udaletxe plazan.
- 18:45, txahalki errea. Pintxoak doan, Lutxana Arraun Taldeko txosnan.
- 19:00etan, traineruen estropada eta beteranoen estropada, itsasadarrean.
- 19:30ean, dantza txokoa txosnetan (Larrain dantza), txosnetan..
- 20:00etan, bertso-saioa Unai Iturriaga, Arrate Illaro, Maddalen Arzallus eta Miren Amurizarekin, udaletxe plazan.
- 20:30ean, kale animazioa trikitrixarekin.
- 22:00etan, beteranoen estropadakoen afaria, azoka zaharrean.
- 22:00etan, koadrila irabazleen afaria.
- 23:00etan, suzko zezena, udaletxe plazan.
- 23:00etan, Early Reflektions eta Amaiur taldeen kontzertu eta erromeria, polikiroldegian.
- 00:00etan, galtzontzilo eta kulero lasterketa.

Abuztuak 30, igandea
- 10:00etan, diana.
- 12:00etan, ur gerra, Europa plazan.
- 12:00etan, euskal dantzak, udaletxe plazan.
- 13:00etan, bitsa festa, Europa plazan.
- 17:00etan, goitibeherak.
- 18:00etan, idi probak, Desanexio kalean..
- 18:00etan, kale animazioa Sama-Siku fanfarrearekin.
- 19:30ean, Amancio tronpolaria, udaletxe plazan.
- 21:00etan, bilbainadak Gaupasa taldearekin, udaletxe plazan.
- 22:30ean, suzko zezena eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun