Autoa erori da Algortako Portu Zaharreko hondartzara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abu. 26a, 23:24
Gizon bat zauritu egin da gaur arratsaldean bere autoa Algortako Portu Zaharreko hondartzatxora erori ostean. Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera, 16:30ak aldera gertatuta da ezbeharra. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, espaloian sartu da eta baranda apurtu egin du ontziraleku ondoko errepidetik zihoan ibilgailuak. Une horretan urik ez zegoen bertan, itsas behera baitzegoen. Hareatzako arrapalan eguzkia hartzen ari ziren hainbat lagun arineketan atera behar izan dira bertatik, autoa gainera zetozkiela ikusita, lekukoen hitzetan. Hala ere ez dira zauriturik suertatu. Gidaria ere bere kabuz irten ahal izan da Bilboko matrikula duen Ford Scort autotik, ibilgailua eskuineko albora iraulita gelditu arren. Baina badaezpada Gurutzetako ospitalera eraman dute, tokian bertan artatu ostean, zauriak sendatu eta alkoholemia proba egiteko. Argazkian, jaietan koadrilen probetarako ohiko kokaleku izaten da hondartzatxoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun