Gazteen herri bazkariak emango die hasiera bihar Plentziako San Antolin jaiei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abu. 27a, 10:12
Ostiral honetan, abuztuak 28, hasiko dira Plentziako jairik handienak, San Antolinak alegia. Bihar bertan, festak hasi aurretik indarrak hartzeko aukera edukiko dute herriko gazteek; 14:00etan, Astillero plazan egingo baita eurentzako herri bazkaria. Txupinazoa ere bertan botako dute: koadrila guztiak batuta daudela, eta Antolintxu eta Madalentxuri harrera egin ostean, Andra Marira egingo dute igoera, 18:00ak aldera. 20:30erako, berriz, Bizargorri taldearen dantzaldia prestatu dute. Eta bi ordu eta erdi beranduago, ohiko koadrilen kontzentrazioa egingo dute, Gau jai Zuria ospatzeko asmoz. Lagun taldeak zuriz jantzi ohi dira, gauari dotorezia puntua emanez. Antolintxu eta Madalentxuri ostegunean agur esango dieten arren, datorren asteko larunbat eta igandean egongo da zer ikusi: motorzaleen eta rally ibilgailu klasikoen topaketak izango dira, hurrenez hurren. Argazkian, koadrilen play-backa Astillero plazan, aurreko jai batzuetan.
Abuztuak 28, ostirala

14:00 Gazteentzako herri bazkaria, Adiskideak fanfarrearekin.
17:30 2009ko Antolintxu eta Madalentxuren harrera.
18:00 Andra Marira igoera: buruhandiak, Elektro-tuna, Turutarrak fanfarrea,dultzaineroak, erraldoiak, bandak, txistulariak, eta abar.
19:00 Ohorezko aurreskua.
19:15 Ogitartekoen banaketa.
20:00 Harrera udaletxean.
20:30 Bizargorri orkestra.
22:30 Suzko zezena.
23.00 Gau jai Zuria lehiaketa. Helduen koadrilen topaketa Astillero plazan, zuriz jantzita, lehiaketarako prest.

Abuztuak 29, larunbata

10:00 Marmitako Txapelketako 38. edizioa.
17:00 Marmitako Txapelketako sari banaketa.
18:00 Antolintxu Palatxo Trofeoko finalak, Jai Alai frontoian.
18:30 Koadriletako olinpiadak. Ohe elastikoak.
22:30 2009 Plentzia Reggae Gaua: Aspo (Frantzia), Akatz (Euskal Herria), Revolutinary Brothers (Donostia), Novato & Mad Muasel + JML (Uribe Kosta).
00:00-03:00 Prebentziozko alkoholemia kontrola, Astillero plazan.

Abuztuak 30, igandea. Gazte Koadrilen Eguna

11:40 Txupinazoa.
12:00 Kalejira Elektro-tunaz girotuta.
14:30 Entsalada Lehiaketa.
15:30 Entsalada sari banaketa.
16:30 Kantautoreen ekitaldia.
18:00 Meeting Lehiaketa (Urrezko Espartinarako puntuatzekoa).
19:00 Herri jolasak.
22:00 Kontzertuak: Alambrada, Non Ote, Egurra ta Kito.

Abuztuak 31a, astelehena

11:30 Bertso-trama.
18:30 Umeentzako eta familientzako Mozorro Lehiaketa.
21:30 Helduentzako Playback Lehiaketa.

Irailak 1, asteartea

09:00 Eskualdeko 117. Nekazari eta Abeltzain Azoka.
11:30 Dantzak Plentziako Itsas Eder taldearekin.
13:00 II. Antzinako Euskal Jantzien Lehiaketa. Desfilea Erribera kaletik.
18:30 Umeentzako Playback Lehiaketa.
22:00 Helduentzako Mozorro Lehiaketa.
23:00 Gau jaia Orkonpon Metalista orkestrarekin.
23:30 Suzko zezena.

Irailak 2, asteazkena. San Antolin Eguna

10:00 Artisautza Azoka, ibilbidetik zehar.
10:30 Kalejira Gatzamiñetik portura, txistulari eta dultzaineroekin.
11:30 Meza.
12:30 Ohorezko aurreskua.
13:00 Erandioko Musika Bandaren emanaldia.
14:00 Koktelak, Despiste, Sama-Siku eta The Mc Kensys Clan Band taldeek girotuta.
20:00 Euskal folklorea, Zenia taldearekin.
20:00 Txarri erre dastaketa.
23:00 Su artifizialak.
23:30 Gau jaia Tximeleta orkestrarekin.

Irailak 3, osteguna

10:00 Lasun arrantza.
10:00 Tortilla lehiaketa.
10:30 Buruhandiak eta txistulariak.
11:30 Umeentzako jolasak.
19:00 Urrezko Espartina emanaldia.
20:00 Saihets-jana, Ardoa Barrura eta Samasiku fanfarreekin.
21:00 Antolintxu eta Madalentxuri agurra. Guztiok beltzez jantzita.
22:30 Sei suzko zezenen entzierroa, Erriberatik.

Irailak 5, larunbata

“Plentzia Hiribildua” I. Itsas zabaleko Arrainketa Txapelketa: kazako arrantza.
09:00-18:00 2009ko Pintura Lehiaketa.
15:30 Motorzaleen topaketa. Dohaineko inskripzioa Astilleron.
17:00 Ibilaldia.
18:00 Itzulera Astillerora. Luncha, Ora Bai tinbal taldeak alaituta.
19:00 Pintura Lehiaketaren sari banaketa.
19:30 Plentziako Alde Zaharretik ibilaldia.
21:00 Oparien zozketa eta motorzaleen topaketaren amaiera.

Irailak 6, igandea. “Plentzia Hiribildua” Rally Ibilgailu Klasikoen Topaketa

10:00 Parte hartzaileei harrera.
11:30 Autoren bilaldia.
12:00 Ibilgailuen erakusketa.
12:30 Jose Luis Etxaberi omenaldia. Diploma eta oparien banaketa.
13:00 Luncha.
14:00 Topaketaren bukaera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun