Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren iturriak aipatuz
Europa Press albiste agentziak zabaldu dutenez, aske geratu dira igandetik atzora arteko gauean Lekeition atxilotutako zortzi lagunak. Hala ere, familia iturriak aipatuz, gazteetako bat atzo bertan askatu zutela dio
"Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza"-k. Goizean zehar
Gernikako epaitegitik igaro ostean, gazteetatik hiruk fidantzapean -3.000 eurokoa, "Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza"-ren arabera- askatu ei dituzte eta astero aurkeztu beharko dute epaitegian. Gainontzekoak libre utzi dituzte epaiketa egin arte. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, berriz, "terrorismo delitua" egozten dietela salatu du eta, ondorioz, afera Espainiako Auzitegi Nazionalera pasatuko dutela. Bi algortarren egoera zehatzaren berri ez du oraindik eman Uribe Kostako AAMk. Argazkian, Auzitegi Nazionalera eraman nahi dituztela salatu du AAMk / cc-by
Roberto Garcia.