Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak salatu duenez, euskal errepresaliatu politikoen aldeko aldarrikapenak ezabatzen ibili da gaur Ertzaintza, aipatu lehen itsas hiribilduko
San Antolin jaiak hasteko egun bat falta dela. Zehaztu dutenez, presoen eskubideen eta amnistiaren aldeko zein "Non dago Jon?" irakur zitekeen banderatxoak kendu ditu polizia autonomikoak, Gaminiz parkean. "Horretaz gain, txosna gunetik ibili dira, txosnen muntaia kontrolatzen", ezker abertzaleak gaineratu duenez. Bitartean, Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak "terrorismoa goratzen edota biktimen oroimena eta duintasuna mintzen duten manifestazio mota guztiak saihesteko asmo argia"
agertu dute gaur. Argazkian,
Algortako Portu Zaharreko jaietan ere presoen aldeko aldarrikapenak ezabatu zituen Ertzaintzak /
Koska irratia.