Bitartean, Topaseko (Salamanca, Espainia) kartzelan dauden euskal preso politikoak itxialdi mugagabean jarraitzen dute abuztuaren erdialdetik, "azken aldian eskubide ugari murriztu dizkietelako", AAMk salatu duenez. Besteren artean, Iñigo Otazua algortarra dago bertan. Bestalde, Venezuelako Auzitegi Gorenak uko egin zion hilabete hasieran Iñaki Etxebarria iheslari politiko algortarra Espainiara estraditatzeko eskaerari. Epaitegiaren arabera "preskribatu egin du" leporatzen dioten delitua. Hartara, Etxebarria libre gelditu da, eta Venezuelan bizitzen jarraitu ahal izango du, azkenengo hamahiru urtean egin duen bezala. Azkenik, joan den ostiralean, Bilboko Aste Nagusiko egun handian, besteak beste, Etxerat presoen senideen elkarteak astero Sabin Etxe aurrean egin ohi duen elkarretaratzean parte hartzen ari ziren lagunei oldartu zitzaien Ertzaintza (Gara.net, espainolez). Besteak beste, Gorka Martinez preso politiko urduliztarraren ama zauritua suertatu zen polizien karga bortitzean. Hainbat lekukoren arabera, "hurbil-hurbiletik" egin zuten tiro ertzainek. Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten.
Bilboko gertaeren irudiak, Koska irratiaren eskutik:
Aner Mimenza preso politiko getxoztarra abuztuaren 8an eraman zuten Cacereseko espetxetik Valdemorora (Madril, Espainia), berak etxekoei telefonoz esan eta Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu zuenez. Gazteak epaiketa izango du datorren ostiralean, irailak 4, Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2007ko abenduaren 20an Mercedes Gallizo Espetxe Zuzendaritzako arduraduna Soto del Real (Madril) kartzelara egindako bisitan