Langile bat hil egin da gaur goizaldean Erandion, makina batean harrapatuta geratu ostean, Ertzaintzak baieztatu duenez. Ezbeharra 01:45ean jazo da, Asuako enpresa batean, baina oraindik ez dakite zerk eragin duen. Bitartean, Unai Sordo CCOO-Euskadi sindikatuko idazkari nagusia aipatu lan istripua gertatu izana deitoratu du, "El Correo Español" egunkariaren edizio digitalean egindako adierazpenetan. Salatu duenez, "nahikotxo dira prebentzio neurrietan egin beharreko inbertsioak egiten ez dituzten enpresak, dirua aurreztu nahian". Sordoren arabera, "ez da berria" lan istripuen ondorioz hildakoak egotea. Bere ustez, Osalanek ikerketa egin arte itxaron beharko da ezbeharra zerk eragin duen jakiteko. Hala ere, aipatu duenez, horrelako harrapaketen eta erorketen ondorioz izaten istripurik larrienak. Argazkian, apirilaren 21ean J.G.R igeltsero leioaztarraren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zen Leioako Boulevardean, LAB sindikatuak deituta /
Koska irratia.