![](http://farm3.static.flickr.com/2500/3773620416_32fb031fa4_m.jpg)
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak 3 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du Aner Mimenza preso politiko getxoztarrarentzat, 2007ko abenduaren 21ean Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxean, Mercedes Gallizo Espetxe Zuzendaritzako arduraduna bertan zegoela
sakabanaketa salatu eta euskal presoak Euskal Herriratzea aldarrikatzeagatik. Protesta haietan Mimenzarekin batera auzipetutako Borxa Urberuaga gernikarra eta Asier Tapia donostiarrarentzat ere 3 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran gaineratu duenez. Horrezaz gain, Tapiarentzat 3.000 euroko isuna eskatzen du, besteei bezala agintaritzaren kontrako atentatua eta “desordena publikoa” leporatzeaz gain, kalumniak eta irainak ere egozten dizkiotelako. Epaiketa ostiral honetan, irailak 4, egingo diete Madrilen. Argazkian, presoen aldeko manifestazioa Algortan.