Astearte honetan, irailak 1, bere ordutegiak aldatuko ditu Metro Bilbao garraio enpresak, oporretako hilabetea igarota, bidaiarien eskaerara egokitzeko. Abuztuan, zerbitzuaren bolumena murriztu zuten, Aste Nagusiko bederatzi egunak eta gainerako asteburuetako 24 orduak izan ezik. Bilboko jaietan metroak zerbitzu etengabea eman zuen: 2.151.601 bidaiari eraman zituen. Gaurtik irailaren 13ra, uztailean beste tren jarriko dituzte martxan. Hilaren 14tik aurrera, berriz, garraio gehiago ibiliko dira, Neguko Zerbitzua hastearekin batera. Irailaren lehenengo bi asteei dagokienez, metroak zerbitzua bikoiztuko du eguerdira arte, abuztuarekin alderatuta. Goizeko 07:00etatik 15:30era bitartean, 6 minuturik behin ibiliko dira trenak Bidezabal eta Santurtziraino; eta 3 minuturik behin adar nagusian, San Inazio eta Etxebarri artean. Arratsaldean, alde bietako maiztasuna 10 minutukoa izango da, eta Etxebarri eta San Inazio artekoa 5 minutukoa. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka, aurreko batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!