![](http://farm3.static.flickr.com/2603/3700407561_3d6ed9a9a1_m.jpg)
Bilboko Lan Arloko 5. zenbakiko Epaitegiak "baliogabetzat" jo du Erandioko Axpe auzoko Sasyma enpresak Toribio Romero CCOO-Euskadi sindikatuko ordezkaria kaleratu izana eta langilea "berehala" berrartzea agindu du. Romero pasa den
apirilaren 20an kaleratu zuten, Sasyma eta Machin enpresek hiru lankide errumaniarrekin erabilitako demaseko jokaerak edo "esklabotza baldintzak" salatu eta aste batera. Lan Ikuskaritzak salaketa aintzat hartu eta 2.800 euroko isun bana jarri zizkien enpresei. Epaiketa uztailaren 23an burutu zen, enpresak bitartekaritza guztiak ukatu ondoren. Berriro hartzeaz gain, langileari kaleratu zuten egunetik kobratu beharreko soldata eta "eragindako kalteengatik" 2.500 euro ematea agindu dio Sasymari epaileak. Bitartean, Asuako Befesa enpresako langileek protesta egin zuten atzo ostiralean
langile batek bizia galdu izana salatzeko. Argazkian, Sasymako langileek egindako mobilizazioetako bat.