Merkealdien azoka egingo dute asteburuan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 1a, 22:32
“Sopelana gure merkadillo” lelopeko aukeren azoka irailaren 5ean eta 6an egingo dute, udaletxeko plazan. Goizeko 11etatik 20:00etara bitartean egongo da irekita, udal iturriek zehaztu dutenez. Bertara hurbiltzen diren pertsonek denboraldi bukaerako artikuluak erosi ahal izango dituzte prezio berezian. Denera 15 saltoki egongo dira, horietako bi ostalaritza esparrukoak eta gainerakoak dendak. Gehienak ehungintza artikuluak salduko dituzte, baina bitxien eta opari artikuluen saltoki bana ere egongo dira. Opari bat zozketatuko da orduro erosketa bat egiten duten pertsonen artean. Horretarako, txartel bat sartu beharko dute buzoi batean erosleek. Txartel hori erosketa egindakoan jasoko dute. Argazkian, emakume bat merkealdietan erosten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun