![](http://farm4.static.flickr.com/3298/3213605268_eb9534ea95_m.jpg)
"Demasiadas sardinillas" izenburuko arlo sozialeko film laburraren azken eszena grabatzeko lagunen bila dabil Erandioko Lutxana auzoko
Tirante Plataforma. Orotara, 50 estra behar dituzte, baina zenbat eta jende gehiago agertu hobe dela aitortu dute kultur taldekoek. Hartara, ekimenera batu eta adiskideak ere eramatera deitu dituzte interesatuta egon daitezkeen guztiak. Grabaketa irailaren 19an, larunbatarekin, egingo da, 15:00etan hasi eta ilundu bitartean, beranduen jota. Musika generokoa izango da sekuentzia. Hala ere, ez da abestu behar izango. Dantza hainbat pauso erakutsiko zaizkie parte hartzaileei eta inprobisatu ere ahal izango da, Tirante Plataformakoek zehaztu dutenez. Eszena Lutxanako metro geltoki aurrean grabatuko dute. Pertsonai nagusiak La Estacion tabernatik aterako dira eta tantaka batuko zaizkie estrak. Amaitutakoan, luncha egingo dute. Parte hartu nahi duten guztien aurretik izena eman beharko dute ondoko e-posta helbidean:
plataformatirante[abildua]yahoo.es. Argazkian, hainbat lagun film labur bat grabatzen /
cc-by Digital 104.