Leioako kale eta errepideen segurtasuna handitu egin da azken urteotan, istripu-tasaren jaitsiera adierazten duenez, udal iturrien arabera. 2000n 402 istripu izan ziren; iaz, berriz, 251, Leioako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak emandako datuen arabera. Iaz gertatutako 251 istripuetatik 80etan biktimak izan ziren (2000n, berriz, 103 ezbehar biktimadunak izan ziren eta 299 biktimarik gabekoak). Istripu horietan zauritutakoak lau izan ziren (zauritu gabekoen 96 pertsonen aurrean) eta guztiek zauri arinak izan zituzten. Argazkian, maiatzean Artatza auzoan izandako auto istripua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!