Ohi bezala, irakurgai-bilduma berezia hautatu da liburutegietarako, udan irakurtzeko aproposak, hain zuzen ere. Guztira, euskarazko eta gaztelaniazko 2.500 bat liburu egon dira terrazetan. Maileguei dagokienez, aurten 13.000 baino gehiago egin dira. Horietako 4.000 euskarazko aleak izan dira.
Aisialdirako gunea
Udako liburutegiak izateaz gain, Getxoko Joko eta Letren Terrazek aisialdirako gune bilakatzea dute helburu nagusi. Aisialdirako gunea oso arrakastatsua izan da aurten, horren eskaintza bultzatu baita. Batetik, ludoteka bat egin da bigarren aldiz. Bertan, antzinako eta baretze eta elkartasun jokoak egon dira. Bestetik, eskulan tailerrak egon dira terrazetan astelehenetik ostiralera. Jarduera horiei esker, haurrek irakurtzea eta jolasak elkartu ahal izan dituzte.