Artean irekiko duten denda berri baterako langile bila dabiltza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 2a, 00:40
Kiabi izeneko frankizia frantziarrak denda berri bat irekiko du Leioako Artea merkataritza gunean. Bertan lan egiteko pertsonak behar dira eta ez da inongo perfilik bete behar, Leioako Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroak jakinarazi duenez. Interesa duten guztiek tokiko Behargintzara (Mendibile, 3. Telefono zenbakia: 944 004 195. Faxa: 944 022 541. E-posta: behargintza[abildua]leioa.net) bertara bidali edo eraman dezakete curriculuma. Horretarako azken eguna heldu den asteazkena, irailak 2, izango da. Argazkian, Kiabi frankizia frantziarraren beste saltoki bat / © Leioa.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun