Getxo Antzoki berriaren proiektuari dagozkion maketa eta irudien erakusketa lekuz aldatu dute. Gaurtik zehaztu gabeko egunera arte, Villamonte kaleko kultur etxean izango da, Algortan bertan, udal iturriek zehaztu dutenez. Honako ordutegi hauetan ikusi ahal izango da: irailaren 13ra arte, 8:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera; 9:15etik 13:00etara eta 16:15etik 20:00etara, larunbatetan; eta arratsaldez bakarrik, igandetan. Bestalde, hilaren 14tik 28ra, 8:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 22:00etara egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera; eta 9:00etatik 13:00etara, larunbatetan. Azkenik, irailaren 29tik aurrera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara jarri dute ordutegia, astelehenetik ostiralera; eta 9:00etatik 13:00etara larunbatetan.
Abuztuaren 11n hasi ziren Getxo Antzoki berria eraikitzeko lanak. Argazkian, martxoaren 27tik abuztuaren 28ra arte, Algortako udal azokan egon da ikusgai erakusketa.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.