Leioako Merkatarien Elkarteak antolatuta, Merkaleioa azokaren 9. edizioa izango da asteburu honetan, irailak 4, 5 eta 6, Boulevard leioaztarrean. Bertan, udalerriko 15 denda baino gehiagok denboraldiko produktuak salduko dituzte, "prezio ezin hobeagoetan", udal iturriek zehaztu dutenez. Gainera, aurten, inoiz baino eskaintza zabalagoa edukiko dute eskuragai bisitariek. Besteak beste, poltsak, arropa, oinetakoak, aromaterapia gaiak, kirol produktuak eta eskolara bueltatzeko ezinbesteko materiala egongo dira salgai. Ostirala eta larunbatean goiz zein arratsaldez zabalduko du azokak: 10:00etatik 20:00etara, hain zuzen. Igandean, berriz, goizez baino ez da egongo irekita, 10:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek adierazi dutenez, "aurtengo edizioa berrikuntzekin beteta dator eta hauetariko garrantzitsuena produktuen eskaintza zabala da". Argazkian, hainbat lagun Merkaleioan erosten / ©
Leioa.net.