Kultur Leioak urtero antolatzen dituen
tailerretan (pdf) parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago jada. Zehazki, ostiral honetara (irailak 4) arte dago
aurrez izena emateko (pdf) aukera, 9:00etatik 14:00etara, Pinuetako kultur aretoan zein Kultur Leioan bertan. Udal iturriek aipatu dutenez, toki kopurua mugatua da. Beraz, behar baino jende gehiago badago, zozketa publikoa egingo da. Hori honela, aurrez izena ematerako orduko hurrenkerak ez du lekurik bermatzen. Zozketarik egin beharko balitz, irailaren 7ko astean egingo litzateke. Aipatu epea igarota, matrikula ordaindu eta ordainagiriak aurkeztu ahal izango dira tokiak geratzen diren tailerretan parte hartzeko, irailaren 14tik 18ra. Bestalde, Gizarte Ongizate Sailak egindako txostena aurkezten dutenek ez dute matrikularik ordaindu beharko. Jakin beharrekoa da baita, pertsona bakoitzak gehienez bi ikastaro egin ahal izango dituela. Argazkian, besteak beste, heldu, gazte zein umeentzako pintura ikastaroak izaten dira Leioan / © Kultur Leioa.