Jai egunetan zehar ez dira gutxi izango denboraldi berrirako jokalariak aurkeztuko dituzten Urdulizko kirol taldeak. Esku pilotaz, areto futbolaz, eskubaloiaz... gozatzeko aukera egongo da herriko kluben eskutik; baita profesionalen (pala, esku pilota...) partetik ere. Horretaz gain, antzerki, musika eta dantza ekitaldiek beteko dute egitaraua, mozorro lehiaketa, playbacka, goitibeheren jaitsiera eta usadiozko saioak (herri bazkaria, sardina jana, idi probak, mus txapelketa...) ahaztu barik, noski. Horren adibide ere izango da bigarren asteburuko programa. Adibide bat jartzearren, irailaren 11n, ostiralarekin, Urdulizko Skate Expresion erakustaldia egingo dute bigarren urtez, DJak lagunduta, 18:00etatik aurrera. Egun berean, Chalwa Band eta Novato & Mad Muasel taldeen kontzertuez eta DJ emanaldiaz (DJ Ibai eta DJ Skapaporai) gozatzeko aukera egongo da, musika beltzaren gauean. Azken egunean, II. Kotxeetako Urduliz Slaloma egingo dute, 16:30etik aurrera, futbol zelai zaharreko parkingean.
Egitaraua:
Irailak 4, ostirala
19:00 Udaletxearen balkoitik txupin jaurtiketa eta pregoia, Iretargi Kultur Elkartearen eskutik. Ondoren Kakarraldoaren jaitsiera eta koadrilen jaitsiera landaraino txistulariak eta buruhandiak lagunduta.
20:00 Herriko zenduen aldeko meza.
20:00 Laubide Euskal Pilota Kirol Taldearen aurkezpen partidua estali gabeko frontoian.
20:30 Antsonekoa Areto Futbol Taldearen aurkezpen partidua Ugeraga taldearen aurka Iparralde kiroldegian.
20:45 Kale antzerkia landan Debote En Bote antzerki taldearen eskutik (Euria izatekotan ekintza kultur etxean burutuko da).
21:45 Karaokerako izena ematea landan.
23:30 Musika kontzertuak landan, Demencia, A Pelo y Tu eta Auskalo Non taldeekin.
Irailak 5, larunbata
10:00 Kalejira.
11:00 Umeentzako parkea; Txu-txu trena, puzgarriak, bizikleta bereziak eta ludoteka Antsonekoa plazan (Euria izatekotan ekintzak Iparralde kiroldegian burutuko dira).
11:30 Fanfarrea.
12:00 Herriko Iratxo Gorria dantza taldearen emanaldia Antsonekoa plazan.
16:00 Gaztetxo eta gazteen futbito txapelketako finalak Iparralde kiroldegian.
17:00 Umeentzako mozorro jaia.
17:30 Txikientzako mozorro lehiaketarako izena ematea eta tailerren erakusketa landan. (Erakusketaren sariak bozka herrikoiaren bitartez banatuko dira).
18:00 Zirika Zirkus animazio taldea, mozorro lehiaketa eta sari banaketa landan (Euria izatekotan ekintzak kultur etxean burutuko dira).
19:00 Urduliz Eskubaloi Taldearen aurkezpen partidua Eibarko Arrate taldearen aurka Iparralde kiroldegian. Ondoren, Euskadiko txapeldunaren kopa jasoko du herriko taldeak eta 1989ko Bizkaiko koparen irabazleak gehi gonbidatuak zaharren arteko partidua jolastuko dute 20. urteurrena ospatzeko.
23:30 Metal gaua, Dadelyu eta Chimerical taldeekin. Ondoren, erromeria Luhartz taldearekin.
Irailak 6, igandea
12:00 Urduliz Futbol Taldearen aurkezpen partidua Iparralde kiroldegiko futbol zelaian.
17:30 Goitibehera jaitsiera Santa Marinako maldan eta jarraian sari banaketa.
Irailak 8, asteartea
10:00 Kalejira.
11:00 Meza nagusia.
11:45 Ohorezko aurreskua landan.
12:00 Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Liga eta Perurena bikotearen erakustaldia landan.
16:30 Andra Mari txirrindularitza sari nagusia, “elite sub 23” mailakoa.
19:15 Andra Mariko txirrindularitza lasterketaren sari banaketa landan.
20:15 Musika emanaldia Pergola taldearen eskutik, landan.
22:30 Su artifizialak landan.
Irailak 11, ostirala
18:00 II. Urdulizko Skate Expresion erakustaldia DJak lagunduta Urdulizko skate pistan.
20:30 Profesional mailako pala partidak Iparralde kiroldegian:
- 2. maila: Zulaika-Lejarzegi / Zarraga-Oiarzabal.
- 1. maila: Fusto-Larrinaga / Gaubeka-Ibergarai.
22:00 Luna LLenaren “Nire garrasia ikusi duzue?” antzerki emanaldia, kultur etxeko areto nagusian.
23:00 Musika beltzaren gaua: Chalwa Band, Novato & Mad Muasel eta DJ emanaldia (DJ Ibai eta DJ Skapaporai).
Irailak 12, larunbata
10:00 Kalejira.
11:00 Umeentzako parkea: Txu txu trena, puzgarriak, ludoteka, eta zezen mekanikoa. Elortzaz eskoletako patioan (Euria izatekotan ekintzak Iparralde kiroldegian burutuko dira).
12:00 Pin pon txapelketa azkarra, Elortzako eskolaren patioan. (10 urtetik gorakoentzako.)
12:30 Erronka nagusia udaletxeko plazan: idi gazteen probak Sistiaga, Elorrieta eta Novasen artean.
14:30 Herri bazkaria udaletxeko plazan. Apuntatzeko, Txiki Barri eta Txiberri tabernetan, irailaren 8ra arte (10 euro bakoitzeko, 12 urte beherakoak dohainik). Ondoren koadrilen arteko herri kirolak.
17:00 Profesionalen mailako esku pilota partidak Iparralde kiroldegian:
- 1. mailako partida: Titin III-Arruti / Olazabal-Zubieta.
20:00 Sardina jana eta Beti Aurrera taldearen kantu emanaldia udaletxeko plazan.
23:30 Koadrilen arteko mozorro lehiaketa (Ehiza nagusiko txosnan apuntatu) eta musika kontzertuak Los Paulinos, Barrellhouse & CO eta Drindots taldeekin.
Irailak 13, igandea
11:00 XII. Frontenis Bikote eta Bakarkako Txapelketako finalak estali gabeko frontoian (Euria izatekotan finalak Iparralde polikiroldegian jolastuko dira).
16:00 Mus txapelketa Basartena tabernan.
16:30 II. Kotxeetako Urduliz Slaloma, futbol zelai zaharreko parkingean.
18:00 Areto dantzak eta ondoren playbacka Iparralde kiroldegian. Ondoren koadrilen lehiaketaren sariak banatuko dira.
Jaien bukaera.