Aurreko eguneko martxa dela eta, igandea lasaiago aurkezten da. Goizeko 11etan ohiko lore eskaintza egingo dute Leioako kirol klubek. 19:00ak aldera, XLIX. Bizkaiko Aurresku Txapelketa ospatuko da. Hori dela eta, Ondizen lagun ugari batzea espero dute antolatzaileek, lurraldeko dantzari onenak ikusteko asmoz. Dena den, eguerdian ere ez da lagunik faltako, erreskate txakurren erakustaldia izango baita, 13:00etatik aurrera. Astearteko Andra Mari egunean meza egingo dute, 12.00etan. Ohorezko aurreskuaren ostean, berriz, nagusientzako luncha izango da, musikaz girotuta. Asteazkena ere egun lasaia izango da, ohiko txistularien kalejira, meza eta ohorezko aurreskuarekin. Arratsaldean idi probak ere egingo dituzte.
Errepikapena
Hala ere, ez pentsa hilaren 9ko Andra Maritxu egunarekin bukatuko direnik jaiak. Irailaren 13an, igandearekin, berriro helduko diete ospakizunei, behar bezalako agurra egiteko. Gauzak horrela, goizeko 8etan izango da bizkaitar erako bakailao txapelketaren lursailen zozketa. Ondoren, txistularien txanda helduko da eta 11:30ean herri kirolena. Eguerdian, 13:00ak inguruan, Leioako Musika Bandak eskainiko du saioa eta ordu eta erdi beranduago bakailao lapikoak aurkeztu beharko dira. Bazkaldu eta gero, igel toka txapelketa (16:00) egin eta 18:00etik aurrera Luhartz taldeak dantzan jarriko ditu bertan bildutakoak, bakailao txapelketaren sari banaketa egin artean.
Egitaraua:
Irailak 4, ostirala
17:00 Txupinazoa eta jaien hasiera.
17:00-18:15 Haurrentzako jolasak: tailerrak eta puzgarriak.
18:30 Playback lehiaketa.
19:30 Trikipoteoa, Euskal Etxeen plazan.
20:00 Mozorro gaua.
23:30 Dantzaldia: Drindots.
Irailak 5, larunbata
17:00-18:45 Haurrentzako jolasak: tailerrak eta puzgarriak.
19:00 Euskal dantzak Gure Ohiturak eta Txikiak dantza taldeen eskutik.
20:30 Sardina jana.
23:30 Kontzertua: Kaotiko eta Infamia.
Irailak 6, igandea
12:00 Leioako kirol kluben lore eskaintza.
12:00-14:30 Haurrentzako jolasak: puzgarriak.
13:00 Erreskate txakurren erakustaldia.
19:00 XLIX Bizkaiko Aurresku txapelketa.
Irailak 8, asteartea (Andra Mari)
10:00 Txistularien kalejira.
12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
13:00 Nagusientzako luntxa. Musika saioa.
Irailak 9, asteazkena (Andra Maritxu)
10:00 Txistularien kalejira.
12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
18:00 Idi probak: hiru bikote.
Jaien bukaera.
Irailak 13, igandea (errepikapena)
08:00 Bakailao (bizkaitar erara) txapelketa. Lursailen zozketa.
10:00 Txistularien kalejira.
11:30 Herri kirolak.
13:00 Leioako Musika Banda.
14:30 Bakailao lapikoen aurkezpena.
16:00 Igel toka txapelketa.
18:00 Bakailao txapelketaren sari banaketa. Dantzaldia: Luhartz.
22:00 Jaien amaiera.