Enekurin ere badira jaiak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 3a, 21:20
Dozena bat baino gehiago izaten dira, Erandioko udalerrian, auzotik auzora ospatzen diren jaiak. Joan den igandean bertan San Agustin festei eman zitzaien bukaera Altzagan, nagusienak agian. Hala ere, geratzen diren biak xumeagoak izan arren, meriturik ezin zaie kendu. Asteburu honetan, irailaren 4tik 6ra, Enekuri auzo erandioztarrean (batzuk Bilbo dela esan arren) izango dira jaiak. Hurrengo asteburuan, berriz, Lutxanan. Bihar bertan, 18:30ean botako dute txupinazoa Enekurin eta, ondoren kalejira egingo dute. Ordu erdi beranduago, jolasak edukiko dituzte txikien. Neska-mutilak jolasean dabiltzan bitartean, musean aritzeko aukera edukiko dute nagusien. Arrats-gau partea girotzeko, berriz, karaokea eta disko festa izango dira. Argazkian, Erandioko Enekuri auzoko eliza.
Egitaraua:

Irailak 4, ostirala

18:30 Txupinazoa eta kalejira.
19:00 Haurrentzako jolasak.
19:15 Mus txapelketa azkarra.
20:00 Karaokea eta disko festa.

Irailak 5, larunbata

9:00 Diana eta kalejira.
11:00 Gaztelu puzgarriak haurrentzat, egun osoan zehar.
12:00 Igel toka txapelketa.
18:30 Herri kirolak.
20:30 Musika saioa: Nafarroako La Ribera Canta taldea.
21:30 Sardina jana.
23:00 Dantzaldia Bizargorri taldearekin.

Irailak 6, igandea

9:00 Diana eta kalejira.
11:00 Gaztetxoentzako tortilla txapelketa.
12:00 Hildako auzokideen aldeko meza.
13:00 Erandioko Udal Musika Bandaren emanaldia.
14:30 Herri bazkaria.
16:30 Bailongo taldearen musika saioa.
18:00 Haurrentzako jolasak.
Eta jaiak amaitzeko txokolate jana.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun