Metro Bilbaok omenaldi txiki bat egin nahi izan dio
Getxoko Folk Jaialdiari, lehiaketa horren 25. urteurrenean. Ostiral honetan, irailak 4, jaialdian egongo den taldeetako bat, Upper Crossgare irlandar musika-banda alegia, 1. linean barrena ibiliko da Zazpi Kaleetatik Algortaraino. Gaita-talde hori 11 lagunek osatzen dute eta, goizeko 11etatik hasita, metroko bidaiarien gozamenerako joko dute. Lehenengo saioa Bilboko Unamuno plazako sarreran eskainiko dute. Gaurtik hasita, abian da Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiaren hogeita bosgarren edizioa, Folk Getxo BBK 2009. Irailaren 6ra bitartean, maila handiko artistak egongo dira Areetako Xake plazan: Pablo Milanes, La Bottine Souriante, Orchestre National de Barbes eta Dumbala Canalla, hurrenez hurren. Argazkian, gaur Bilboko foru jauregi aurrean egin diete harrera Getxoko Folk Jaialdian ariko diren bandei Josune Ariztondo Kultura diputatuak eta Koldo Iturbe zinegotzi getxoztarrak.