Mauvais Sort taldeari dagokionez, zaila da bere estiloa definitzea, baina beren belaunaldian berezia eta berezkoa da: Folk'n' Roll delakoa hain zuzen. Letra tradizionalak eta konposizio musikal garaikideak edo folk erritmo zaharren gaineko historia originalekin bateratzen. Estilo horren bidez, taldeak balio gabe uzten du Quebeceko musika tradizionalaz izan litekeen edozein aurre-ideia. Azkenik, La Banda del Pepo taldea Murtzian sortu zen, duela 10 urte, eta joera eta kezka ezberdinak dituzten musikariak batzen ditu. Orain, Itzubaltzetara datoz, beren bigarren lanarekin: “Tanto por hacer”. Bertan, taldeak soinu mediterraneoen fusio zoragarria egiten du, hiriko aromaz eta kritika sozialaz blai.
Bestelako jarduerak
Ohi denez, kontzertuak ez ezik, Folk Getxo BBK jaialdian jendeak Bidezko Merkatua ere bisitatu ahal izango du. Bidezko Merkatua Iparraren eta Hegoaren arteko bidezko merkataritza sustatzen duen ekimena da, zenbait GKErekin batera antolatzen dena. Bestalde, hainbat herrialdetako artisautzako produktuak Munduko Merkatura itzuliko dira, Koan elkartearen lanari esker. Halaber, aurten ere beste kultura eta herrialde batzuetako gastronomia ere dastatzeko beta izango dugu Munduko Terrazan, Euskadiko Munduko Medikuak erakundearen eskutik. Horiez gain, kale-banden desfileak egongo dira. Aurten Ipar-Irlandako Upper Crossgare Pipe Band, Holandako Trumpetterkorps Alkmaar eta Italiako Sbandieratori e Musici Citta de Floridia taldeak jardungo dira kalejiretan.